Teknologia, museoetan informazioa hainbat hizkuntzatan eskaintzeko

QR-1025_content

Oporretan atzerrira joaten direnetakoa zara? Zer irudituko litzaizuke munduaren beste puntan museoak edota bestelako toki turistikoak ikustera joan eta informazioa euskaraz jasotzea idatziz nahiz ahoz? Aukera bikaina litzateke, ezta? Eta kanpotarrei Euskal Herriko museoek informazioa nori bere hizkuntzan ematea? Ez al litzateke hori balio erantsi bat gure museoek ematen duten zerbitzuarentzat? Bada, teknologiak esku-eskura jartzen digu aukera hori.

Elhuyarrek Gida Eleaniztunak sistema garatu du informazioa bisitariei nahi duten hizkuntzan helarazteko. Sistema horren bidez, eman beharreko edukia kudeatzen dutenek erraz-erraz eguneratu ahal izango dute informazioa, eta QR kodeak sortu automatikoki. Bisitariek, sistemak erabiltzen dituen hizkuntza-baliabideei esker, aski izango dute QR kode hori beren mugikorrarekin irakurtzea informazioa nahi duten hizkuntzan jasotzeko, mugikorra audiogida gisa erabiliz.

Informazio gehiago, gidaeleaniztunak.elhuyar.eus web-orrian.

Kategoria: Elhuyar. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>