«Probatu eta trebatu» euskara online lantzeko ikastaroa

Euskaraz idazten ari garela, zenbat aldiz sortzen zaizkigu zalantzak? Zenbat aldiz errepikatzen ditugu akats bertsuak? Batzuetan, badugu nori galdetu, edo argibide bila nora jo. Beste batzuetan, ez gara konturatu ere egiten gure ahulguneez.

Euskaraz badakigu, ordea, eta euskara ikasteko eskaintzen diren ikastaro gehienetan lortzen den maila gainditua dugu. Eta, gainera, ez dugu astirik ikastaro presentzial batean parte hartzeko.

Dena da posible, ordea. Elhuyarrek eskaintza berezia baitu behar horiei erantzuteko: «Probatu eta trebatu».

Euskara online lantzeko ikastaro bat da, Moodle plataformaren bidez egiten dena. Euskaraz alfabetatuak egonagatik euskaraz idaztean eta hitz egitean gehienok ditugun erabilera okerrak zuzentzeko eta askotan izaten ditugun zalantzak argitzen ikasteko prestatu da.

Horretarako, landu beharreko gaien zerrenda bat osatu du Elhuyarrek, urte askotako esperientzian oinarrituta, eta galdetegi bat osatu du gai horiek lantzeko. Galdetegia ausaz elikatzen da galdera-banku batetik; horregatik, beti da berria, beti desberdina. Gainera, galdera bakoitzak lantzen duen gaiari buruzko azalpenak eta informazioa jasotzen ditu ikasleak erantzunak eman ahala. Azalpena galderaren emaitzarekin batera iristen zaionez, ikasleak erabakitzen du noiz irakurri behar duen azalpen hori arreta handiz, eta noiz dagoen prest aurrera egiteko. Hala, ia jolasean, norberak ikusten du hutsuneak non dituen, eta haiek lantzeko aukera du.

Adibidea

Berdin balio du lehendik ikasitakoak eguneratzeko, akats tipikoak zuzentzeko eta gauza berriak ikasteko.

Eta ikasteko bide horretan, gainera, ikaslea ez dago bakarrik. Gainerako ikaskideekin batera foro batean parte hartzeko aukera du, elkarri galderak eginez eta erantzunez are gehiago ikasteko. Tutore bat jartzeko aukera ere badago, foroa dinamizatzeko eta zalantzak argitzeko.

Ekainaren 19an, MoodleMoot Euskadi 2015 topaketan (Bilbon) azaldu zituen ikastaroaren nondik norakoak Ixiar Iza Elhuyarreko itzultzaile eta trebatzaileak. Bideo honetan ikus dezakezu aurkezpena: https://youtu.be/eiMQUYNzGpE.

Kategoria: Elhuyar, Hizkuntza zerbitzuak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>