«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa emango du Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko kide Alfontso Mujikak, EIZIEk antolatuta.
Ikastaroa Bilbon izango da, otsailaren 23an, 24an eta 25ean. Launa orduko hiru saiotan banatuta, ortotipografiari dagokionez euskarazko testu idatzietan kontuan hartu beharreko irizpide eta arauak azalduko dizkie Mujikak ikasleei.
Ortotipografiak elementu tipografikoak erabiltzeko arau eta hitzarmenak biltzen ditu; ortografiaren eta tipografiaren arteko eremuan dabil. Hizkuntza idatziaren alderdi estetikoaz dihardu, nolabait, eta, elementu grafikoen antolamenduaz ari denez, edizio-estiloari ere lotua dago. Alderdi formala da, hizkuntzaren senetik kanpo dagoena eta hizkuntza idatziari baino ez dagokiona.
EIZIEren webgunean aurkituko dituzue ikastaroari buruzko informazioa eta izena emateko argibideak.