Kategoriaren artxiboa: Elhuyar

Bada beste modu bat: Laboral Kutxa berdintasunerako bidean

1978ra arte, emakume ezkonduek senarraren baimena behar izaten zuten bankuetan edo kutxetan kontua irekitzeko, baita Laboral Kutxan ere (orduan, Euskadiko Kutxa). Jokaera matxista horiek oso aspaldiko kontuak iruditzen zaizkigun arren, gizonen eta emakumeen berdintasunaren lege-aitorpena oso berriki erdietsitako lorpena dugu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Elhuyar, Emakume eta gizonen berdintasuna | Erantzun

Partaidetza-ordenantza: Legorretako Udala

Udalek araudi edo ordenantzak egin ohi dituzte, gai edo arlo jakin batzuetan, gehienetan zailtasunak edo arazoak sortzen direnean. Araudietan eskubideak aitortzen dira, baina baita betebeharrak eta mugak ere, eta hor pizten da betiko eztabaida: arazorik ez bada, zergatik edo zertarako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Elhuyar, Partaidetza | Erantzun

Elkarrizketa elebidunak, edo nola eraiki zubiak/puentes/ponts

Anaia telebistazale amorratua da eta askotan izaten ditu hizketagai telebistarekin lotutako kontuak. Hitz-jario handikoa ere bada, eta dena aitortu behar bada, telebistaz hizketan ari denean jartzen diodan arreta gorabeheratsua izan ohi da. Arreta handia jarri nion lehen aldiz Bron Broen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Elhuyar, Hizkuntza zerbitzuak | Erantzun

Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna

Egunero da norbaiten edo zerbaiten eguna, zerbait aldarrikatzeko edo norbait oroitzeko eguna, zerbait edo norbait nabarmentzeko edo ageriago jartzeko eguna. Besteak beste, Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur, eta zuzenketa-lanei behar besteko aitortza egiteko aprobetxatu nahi dugu. Krisi ekonomikoaren ondorioz edo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Elhuyar | Etiketak , , | Erantzun