Akatsak atzeman egin behar dira

Nahaste tipiko bat gertatzen da atzeman eta antzeman hitzen artean. Beharbada, forma oso antzekoak izateaz gain, ukipen-puntu bat ere badutelako esanahian.

Erregimen bana dute, ordea, bi aditz horiek: «(zerbait) atzeman dut» / «(zerbaiti) antzeman diot». Hona Hiztegi Batuko informazioa:

atzeman, atzematen. du ad.

antzeman, antzematen. dio ad.: antzeman diot ez dela hemengoa. (ezezkoetan, ez diot antzik eman eta ez diot antzeman, biak onartzen ditu).

Moldatu beharra da, beraz, esaldi hau:

*Aka­tsak antze­man direnez (…) iragarkian…

Aka­tsak atze­man direnez (…) iragarkian…

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2013-12-02

Erantzun bat “Akatsak atzeman egin behar dira” bidalketan

  1. “Oso interesgarria atzematen dut blog hau”

    Iparraldeko hiztunen ahotan maiz entzuten den adiera horretan, 4 zenbakiarekin agertzen da OEHn “atzeman” aditza:

    4. Juzgar, considerar. “Nik hori gaizki atxemaiten dut (BN-arb, S)” Gte Erd 163. “Neskatoño hua ederra atzeman zuen.” (BN-ciz)”

    Beti iruditu zait oso erabilgarria “atzeman” esanahi horrekin. Gaztelaniaz eta ingelesez, gainera, pareko esanahiak dabiltzala iruditzen zait (encontrar, resultar, hallar…; to find…).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>