Etiketaren artxiboak: partez

«Guztiz edo partez», «osorik edo partez»

Parte hitzaren aspisarreren artean dugu, Hiztegi Batuan, partez hau:

partez: partez ezagutzen dugu, ez osorik.

Orotariko Euskal Hiztegian du erabilera horrek oinarria, jakina, Leizarragaren adibide hau lekuko:

c) En parte, parcialmente; en cierta medida. Orain ezagutzen dut partez, baina orduan ezaguturen dut ezagutu-ere naizén bezala. Lç.

Ez da harrigarria testuetan honelako bikoen osagai gisa aurkitzea: «guztiz edo partez», «osorik edo partez».

  • Gobernatzailea guztiz edo partez isilpean dutenak (EGLU-V).
  • (…) itzuli egiten baita (osorik edo partez), maiz, jatorrizko leku-izenaren esanahia (Euskaltzaindiaren 159. araua).

Baliabide interesgarria. Ez dugu esango nahitaez, baina bai egoki sar daitekeela hainbatetan «osorik edo zati batean» eta gisakoak erabiltzen ditugun lekuan:

  • (….) obren ziurtagiriak edo kontratua osorik edo zati batean bete dela ziurtatzen duten dokumentuak (…)