Berako ordenantzak (XIX)

IDOATE EZQUIETA, Carlos eta VILLANUEVA EQUIZA, J.J.: «Unas ordenanzas de Vera en vascuence», Fontes Linguae Vasconum, 37 zenb., 1981, 275-281 or.; EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 430-431 or. Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001. http://klasikoak.armiarma.com/zaharrak.htm. Eskuineko moldaera, gurea.

Publicacion que al principio de cada año hace el Rector desde el pulpito en bascuenze por orden de la Villa de Vera.

1.- Alcate ta erregidore yaunac aguintzen dute, erriyaren dermiotan ebaquiyac dauden arbola guciyeq, eramen detzatala bacochac eben ychetara, edo obrac eguin biar ttuzten lecura amaboiz egunan barrenian, ta bertzela erregimentubac artuco dubela biarden providenciya.

2.- Eztezala ñiorc ebaqui arbolatan adarriq, bi ducaten penan aldiya bacochaco, eta unetaz gañara yzanen dire castigatubac erregimentubaren disposiciora.

3.- Landetaco, eta bertze zarracubac compon dittezela usatzen den bazala, zortzi egunen barrenian bertzela erregimentubac ongui erazico ttubela yabien costura.

4.- Landetaco yabiac quen detzatela bidian ybiltzeco traba eguitten duten otiac, ta larrac, zortzi egunen barrenian, bertzela erregimentubac eraguiñen dubela oquin costura.

5.- Niorc eztezala ogui biriq erosi errico ychian descargatu biño lenego, bi dugaten penan aldiya bacochaco.

Nior arrapatzen baldin bada provenciyara daramala ogui biya, edo Erria yzanen dela castigatuba, leguiac disponitzen duten bazala.

Alcate yaunac aguintzendu, erronda eguin ezquero erretira dittezela guciyec, eben ychetera, beretan, ta carricatan gueldittu gabe, yrrinciariq eguin gabe, ta cantatu gabe, bertzela castigatubac yzanen direla rigoriarequin.

Ezadiyela ñior pasatu Veraco auzotiq Alzatara, ta ez Alzatatiq Verara erronda eguin ezquero, bada arrapatzen badire eben auzotiq campuan yzanen direla castigatubac rigore guciyarequin, ta valiyoco escusariq batere.

Eztadiyela ñior ybilli arpeguiyac estaliriq ñiauteriyatan, ta ez bertze demboraz, bertzela yzanen direla castigatubac.

Elizaco funciuac errattian eztadiyela ñior ari yocuan, ta ez pillotan, bi pezetaren penan, ta egun bateco garcela.

Tabernariyac eztezatela eman ardoriq ta ez yatera ofreciuac erratteco demboran.

 

1.- Alkate eta erregidore jaunek agintzen dute, herriaren dermioetan ebakiak dauden arbola guziak, eraman ditzatela bakoitzak beren etxeetara, edo obrak egin behar dituzten lekura hamabortz egunen barrenean, eta bertzela erregimentuak hartuko duela behar den probidentzia.

2.- Ez dezala inork ebaki arboletan adarrik, bi dukaten penan aldi bakoitzeko, eta honetaz gainera izanen dira kastigatuak erregimentuaren disposiziora.

3.- Landetako eta bertze zerrakurak konpon daitezela usatzen den bezala, zortzi egunen barrenean, bertzela erregimentuak ongiaraziko dituela jabeen kostura.

4.- Landetako jabeek ken ditzatela bidean ibiltzeko traba egiten duten oteak, eta laharrak, zortzi egunen barrenean, bertzela erregimentuak eraginen duela hauen kostura.

5.- Inork ez dezala ogi bihirik erosi herriko etxean deskargatu baino lehenago, bi dukaten penan aldi bakoitzeko.

Inor harrapatzen baldin bada probintziara daramala ogi bihia, edo Herria izanen dela kastigatua, legeek disponitzen duten bezala.

Alkate jaunak agintzen du, erronda eginez gero erretira daitezela guziak, beren etxeetara, beretan, eta karriketan gelditu gabe, irrintzirik egin gabe, eta kantatu gabe, bertzela kastigatuak izanen direla rigorearekin.

Ez dadila inor pasatu Berako auzotik Alzatara, eta ez Alzatatik Berara erronda eginez gero, bada harrapatzen badira beren auzotik kanpoan izanen direla kastigatuak rigore guziarekin, eta balioko eskusarik batere.

Ez dadila inor ibili aurpegiak estalirik inauterietan, eta ez bertze denboraz, bertzela izanen direla kastigatuak.

Elizako funtzioak erratean ez dadila inor ari jokoan, eta ez pilotan, bi pezetaren penan, eta egun bateko kartzela.

Tabernariek ez dezatela eman ardorik eta ez jatera ofrezioak errateko denboran.

 


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Aldizkari ofizialak eta beste irakurtzen eta iruzkintzen