G

Gizarte Segurantza. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra eta araubide bereziak (baztertuz doa, halako adieretan, erregimen hitza). Espainiako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testua, gaztelaniaz eta euskaraz (EHU/Eusko Jaurlaritza); argitalpenen beretik bereizita, testu horretan erabilitako lexikoa.

guztiz edo partez. Gobernatzailea guztiz edo partez isilpean dutenak (EGLU-V). Ez da harritzekoa osorik edo partez moduan ere agertzea: (…) bakoitzera itzuli egiten baita (osorik edo partez), maiz, jatorrizko leku-izenaren esanahia (Euskaltzaindiaren 159. araua). Jasoa dago partez OEHn, jakina. «c) En parte, parcialmente; en cierta medida. Orain ezagutzen dut partez, baina orduan ezaguturen dut ezagutu-ere naizén bezala. Lç».

guztizko. ‘Erabateko’ esan nahi du izen batekin doanean (guztizko gozamena, guztizko atsekabea), eta ‘oso, erabat’ adberbio batekin doanean (guztizko pozik, guztizko ederto). Oker ari gara, beraz, honelakoetan: *guztizko aurrekontua,  *guztizko azalera, *guztizko kopurua. Halakoetan, oso edo total behar dugu, edo guztira, aparte emateko aukera baldin badugu: «aurrekontu osoa», «aurrekontu totala», «aurrekontua, guztira». Hiztegi Batuan sartua da total:  total 1 izond. Ipar. ‘laxoa, zabarra’ 2 izond. ‘osoa, erabatekoa’Azken oharra: bada guztizko izena ere, honela erabiltzen dena: etxebizitzen guztizkoa (beraz: ez da egokia, esate baterako, etxebizitzen *guztizko kopurua, baina izan daiteke egokia etxebizitzen guztizkoa). Ikus Elhuyar Hiztegia, 5000 hiztegia eta Orotariko Euskal Hiztegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Aldizkari ofizialak eta beste irakurtzen eta iruzkintzen