Bi esaldi-modu hauetatik, zein ote dugu oro har hobestekoa? Edo bietara berdin ote da?
- Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
- Eta epai honen bidez erabakitzen, agintzen eta sinatzen dut.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2013-12-04
Aspektua berdinduz gero (bigarren aukeran), zalantza gutxiago sortzen da, oro har, eta lehenago jabetzen gara esanahiaz. Iñigo Roquek aukera hori aldeztu zuen 2tzuLeko artikulu honetan: Partizipioa ala aditz-izena (2010eko abendua).
Azken batean, zentzuak eta logikak ere bide hori gomendatzen dute, ulermenaren mesedetan. Batez ere, lotura posible bat baino gehiago dagoenean. Ikus dezagun hitzarmen kolektibo baten pasarte bat, aldizkari ofizialean argitaratuta (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, GAO, 2014-01-02):
Zer esan nahi du:
a) inskribatzea eta jakinaraztea
b) inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea eta jakinaraztea
Bada, argitaratu den moduan, irakurleak lan egin behar eta ondorioak atera (logikoena zer den pentsatu behar). Aurrreztu lekiooke lan hori irakurleari (aurreztu egin behar zaio), b) aukera eginda.