Gipuzkoako probintzia

Juan Ignazio Iztueta, Gipuzkoako probintziaren kondaira (1847). http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/I/IztuetaGipuzkoa.htm Eskuineko moldaketa, gurea.

 

Probinzia onetako nekazariak gariaganako baino ere, begiramen andiago dute artoarekiko langinzara, zergaitik au duten beren bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena; izatez bera dalako aiñ gose-illtzalle ona, indartsua, iraupen andikoa, eta osasungarria txit. Bizikai maitagarri au España barruko jendeak ostikoperatzen badu ere, esanaz, guztiz lela eta txit pisua dala, indarrik ez debala, abereen janaria dala, eta beste onelako anitz astakeria; Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira, Gaztelako errietan bezain aztal eder galant ariñak, arpegi zuri gorri piñak, eta larmintz leun me guriak dituzten mutil ta neskatxa mardul lirain alaiak.

Gizon jakinti ustekoei entzun izan diet, behin baino gehiagotan, ezik probintzia honetako mugapean ezin batu litekeela txitxirioa. Jakin bezate bada hauek, eta osterantzeko guztiek, ezen, Don Frantzisko Ignazio de Urretabizkaia Zaldibiako bikario jaunak bere etxeko baratzean txila erdi bat txitxirio erein, eta hartu izan dituela zazpi lakari, zeinean batekin berrogeita hamasei biltzera datorren. Txitxirio honetatik neuk jan izan dut, Gaztelatik ekartzen den hoberenari ezertxo ere zor ez diona, ez handitasunean, ez biguntasunean, ez guritasunean eta ez gozotasunean. Izendatu dudan bikario jaunak urte guztietan hartzen du bere lurrean, etxerako behar duen adinbat txitxirio, eta esaten ere du ezik , zenbat eta lehorte handiagoa izaten den, orduan are gehiago eta hobeagoa biltzen duela.

 

Probintzia honetako nekazariek, gariaganako baino ere, begiramen handiago dute artoarekiko langintzara, zergatik hau duten beren bazkarik aurrenengoa, eta premiazkoena, izatez bera delako hain gose-hiltzaile ona, indartsua, iraupen handikoa, eta osasungarria txit. Bizigai maitagarri hau Espainia barruko jendeak ostikoperatzen badu ere, esanez guztiz lela eta txit pisua dela, indarrik ez duela, abereen janaria dela, eta beste honelako anitz astakeria, Gipuzkoan artoa ugari jaten dutenetatik agertzen dira Gaztelako herrietan bezain aztal eder galant arinak, aurpegi zuri gorri finak, eta larmintz leun mehe guriak dituzten mutil eta neskatxa mardul lirain alaiak.

Gizon jakinti ustekoei entzun izan diet, behin baino gehiagotan, ezik probintzia honetako mugapean ezin batu litekeela txitxirioa. Jakin bezate bada hauek, eta osterantzeko guztiek, ezen, Don Frantzisko Ignazio de Urretabizkaia Zaldibiako bikario jaunak bere etxeko baratzean txila erdi bat txitxirio erein, eta hartu izan dituela zazpi lakari, zeinean batekin berrogeita hamasei biltzera datorren. Txitxirio honetatik neuk jan izan dut, Gaztelatik ekartzen den hoberenari ezertxo ere zor ez diona, ez handitasunean, ez biguntasunean, ez guritasunean eta ez gozotasunean. Izendatu dudan bikario jaunak urte guztietan hartzen du bere lurrean, etxerako behar duen adinbat txitxirio, eta esaten ere du ezik, zenbat eta lehorte handiagoa izaten den, orduan are gehiago eta hobeagoa biltzen duela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Aldizkari ofizialak eta beste irakurtzen eta iruzkintzen