A

-a eta bat. Ez dira gauza bera «beste udalerriak» eta «beste udalerri batzuk». Batzuetan bat desegoki erabiltzen genuela eta, beste muturrera ez ote gara joatean orain aldika, ustez jatorrago delakoan? Ez du gauza bera esaten testu honek euskaraz eta gaztelaniaz. || Batetik, bideragarritasun ekonomikoaren baldintzari dagokionez, ondorioztatu da egiaztatua geratu dela Igeldo udalerri berria ekonomikoki bideragarria izango litzatekeela, bere neurri bereko beste udalerriak diren moduan. | Por una parte, con relación al requisito de viabilidad económica, se concluye que queda acreditado que el nuevo municipio de Igeldo sería viable económicamente, en la misma medida que también lo son otros municipios de su mismo tamaño. GAO, 2013-12-18

abar, eta abar. Desegokia da «eta abar luze bat». Erabil, adibidez, «eta abar, eta abar».

adibidez (eta puntuazioa). Esanahi bera edo bertsua izanagatik, jokaera sintaktikoan desberdinak dira adibidez eta hala nola, eta puntuazioan badu horrek bere isla. Hona, esate baterako, esaldi bera batekin eta bestearekin. Hainbat idazle izan ziren ekitaldian; adibidez, Oñederra eta Izagirre. | Hainbat idazle izan ziren ekitaldian, hala nola Oñederra eta Izagirre.  Zerbait gehiago, Elhuyar hiztegien blogean.

antz. Hainbatetan ikusten da «antza handia dute», baina «antz handia dute» da modu egokia, jakina (ezezkoetan, ez dirudi zalantzarik sortzen denik: «ez dute antzik»).

antzeman eta atzeman. Nahaste tipikoa, forma oso antzekoak izateaz gain, ukipen-puntu bat ere badutelako esanahian. Erregimen bana dute, ordea, bi aditz horiek: «(zerbait) atzeman dut» / «(zerbaiti) antzeman diot». Hona Hiztegi Batuko informazioa: «atzeman, atzematen. du ad. || antzeman, antzematen. dio ad.: antzeman diot ez dela hemengoa. (ezezkoetan, ez diot antzik eman eta ez diot antzeman, biak onartzen ditu)». Zuzentzekoa da, beraz, esaldi hau: *Aka­tsak antze­man direnez (…) iragarkian… Aka­tsak atze­man egin behar dira. [Post].

arte. Bi forma dira egoki: «etzi arte» edo «etzira arte»; «ostegun arte» edo «ostegunera arte» («osteguna arte» ez dugu gomendatzen). [2tzuL]

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Aldizkari ofizialak eta beste irakurtzen eta iruzkintzen