Elhuyarren egin dugun itzulpen luze baten harira, ohar batzuk idatzi ditut, beharbada beste norbaiti ere balioko diotelako eta norbaitek informazio osagarria izan dezakeelako.
Lehenik, aintzat hartu beharreko bi informazio-iturri garrantzitsu:
Hiztegi horretako fitxak (eta Terminologia Batzordeak egindako gainerakoetakoak) Euskaltermen daude, baina lan monografikoa hartzea ere interesgarria da.
Bigarrenik, termino arazotsu batzuk. Ezin erabakirik ibili gara gaztelaniazko encargado eta responsable hitzekin. Bietan arduradun atera zaigu lehenik, baina hitz bana behar, eta arduradun/erantzule bikora jo dugu; gero, ordea, ohartu ginen irizpideak zenbait ondorio desegoki zituela (esaterako, responsable de seguridad euskaraz segurtasun-erantzule ematea), eta, gainera, datu-babesaren hiztegian beste aukera ageri dela:
responsable del fichero |
fitxategiaren arduradun |
encargado del tratamiento (del fichero) |
tratamendu-eragile |
Hori ikusita, arduradun eta (tratamendu-)eragile eman ditugu testuinguru horretan. Horrek ez du esan nahi, jakina, encargado esateko desegokia denik euskaraz arduradun.
Amaitzeko, kontzeptu baten inguruko argibidea. Legean sarri agertzen da «Derechos de Acceso, Rectificación, Cancelación y Oposición». Lehenik “Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea” itzuli genuen (azken aditzak beste erregimen bat duenz duenez, «haiei» izenordea sartu… Baina eskubidea ez da, hiztegian ikus daitekeenez, «datuei aurka egitekoa», baizik eta «datuen tratamenduari» aurka egitekoa, norberaren datuak tratatuak izateari aurka egitekoa. Legearen euskarazko testuak «Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak» ageri da, baina hor arazo bat ikusten dugu; hiztegian «aurka egiteko eskubide» hutsik ageri da, honela definiturik:
aurka egiteko eskubide (4)
Interesdunak duen eskubidea —bere egoera partikularra dela-eta zilegi diren arrazoiak aintzat hartuta—, berari dagozkion datuak inongo tratamendutan erabil ez daitezen, estatuko legerian bestelakorik ezartzen ez bada, behintzat.
es derecho de oposición
fr droit d’opposition
en right to object
Horiek horrela, «Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak» eman dugu azkenean.