Posts Tagged ‘teknologia’
Elhuyar Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Teknopolis saioan
Asteartea, azaroa 3rd, 2009Atzo egin genuen aurkezpena
Ostirala, urria 30th, 2009Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu genuen atzo arratsaldean Chillida-Lekun egindako ekitaldian.
Aurkezpen-ekitaldian honako pertsona hauek hartu zuten parte: Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendariak eta Elias Atutxa Euskadiko Kutxako zuzendari nagusiak.
Ekitaldiari amaiera emateko, gerturatu diren ia berrehun lagunek aukera izan zuten Joan Mari Irigoienek bereziki prestatu zuen ipuina entzuteko.
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, kalean
Asteazkena, urria 28th, 2009Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa kalean da. Urte luzez aritu dira lanean Euskal Herriko 200 aditu baino gehiago proiektu honetan, Antton Gurrutxagaren zuzendaritzapean. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin argitaratu dugu, Euskadiko Kutxaren babesari esker, eta une honetan merkatuan dagoen mota honetako hiztegi bakarra da. Bihar, osteguna, aurkezpen-ekitaldia izango da Chillida-Leku museoan.
Berrikuntzak Zientzia eta Teknologiaren Corpusean
Ostirala, uztaila 11th, 2008ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.