Atzo egin genuen aurkezpena

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu genuen atzo arratsaldean Chillida-Lekun egindako ekitaldian.

Aurkezpen-ekitaldian honako pertsona hauek hartu zuten parte: Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, IƱaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendariak eta Elias Atutxa Euskadiko Kutxako zuzendari nagusiak.

Ekitaldiari amaiera emateko, gerturatu diren ia berrehun lagunek aukera izan zuten Joan Mari Irigoienek bereziki prestatu zuen ipuina entzuteko.

Tags: , , , ,

Comments are closed.