Archive for urria, 2012

eLEZKARI, bilaketa eleaniztunak euskaratik abiatuta

Astelehena, urria 22nd, 2012

Webean gero eta informazio gehiago dago eskuragarri. Hazkunde horren froga da azkeneko 30 urte hauetan aurreko 5.000 urteetan (zibilizazioaren historia osoa) baino informazio gehiago ekoiztu izana. Informazio hori, gainera, hainbat hizkuntzatan idatzia dago. Zoritxarrez, webean kontsultagai dagoen informazio guztiaren proportzio txiki bat soilik dago euskaraz (%0,01ra ez da iristen). Bestetik, euskaldun gehienok, elebidunak edo eleaniztunak garenez, informazioa bilatzen dugunean gaztelania, ingelesa edo frantsesa erabiltzera jotzen dugu hizkuntza handietan informazio gehiago dagoelako (ikusi 1. irudia)1, euskarazko edukiak zokoratuz. Euskara bezalako beste hizkuntza txiki batzuetan ere errepikatzen da fenomeno hori; elebidunak diren erabiltzaileek dakiten hizkuntza nagusia erabiltzen dute interneteko bilaketetan [1,2].

1. irudia. Webeko edukien banaketa hizkuntzen arabera

(gehiago…)

  1. http://w3techs.com/technologies/overview/content_language/all

SEPLN 2012 biltzarraren kronika

Asteazkena, urria 10th, 2012

Irailaren lehen astean (5-7) SEPLNren (Sociedad Espa├▒ola del Procesamiento del Lenguage Natural) urteroko biltzarra ospatu zen Castell├│ de la Planan. Azken bi urtetan bertaratzerik izan ez badugu ere, aurten arrazoi polita genuen SEPLNren biltzarrera hurbiltzeko. Izan ere, biltzarrarekin batera antolatu den TASS txapelketako sistema irabazlea gurea izan da. Txapelketan proposatutako erronka ez zen makala: gaztelaniazko tuiten polaritatea sailkatzea (positibotasuna, negatibotasuna edo neutraltasuna).

(gehiago…)