Posts Tagged ‘Hiztegigintza’
Elhuyar Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Teknopolis saioan
Asteartea, azaroa 3rd, 2009Atzo egin genuen aurkezpena
Ostirala, urria 30th, 2009Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa aurkeztu genuen atzo arratsaldean Chillida-Lekun egindako ekitaldian.
Aurkezpen-ekitaldian honako pertsona hauek hartu zuten parte: Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendariak eta Elias Atutxa Euskadiko Kutxako zuzendari nagusiak.
Ekitaldiari amaiera emateko, gerturatu diren ia berrehun lagunek aukera izan zuten Joan Mari Irigoienek bereziki prestatu zuen ipuina entzuteko.
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, kalean
Asteazkena, urria 28th, 2009Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa kalean da. Urte luzez aritu dira lanean Euskal Herriko 200 aditu baino gehiago proiektu honetan, Antton Gurrutxagaren zuzendaritzapean. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin argitaratu dugu, Euskadiko Kutxaren babesari esker, eta une honetan merkatuan dagoen mota honetako hiztegi bakarra da. Bihar, osteguna, aurkezpen-ekitaldia izango da Chillida-Leku museoan.
Corpus konparagarriak: zer dira eta zertarako erabil daitezke?
Asteartea, maiatza 26th, 2009Hizkuntzalaritzan eta, bereziki, hizkuntza-teknologietan, corpus konparagarriak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira azken urteotan. Artikulu honetan corpus konparagarriak zer diren, eta hizkuntzalaritzan nahiz hizkuntza-teknologietan zertarako balio dezaketen azaltzen saiatuko gara.
Testu-corpusak idatzizko dokumentuen bildumak dira, eta oinarrizko baliabideak dira hizkuntza naturalaren zenbait ezaugarri aztertu ahal izateko edota hipotesiak kontrastatzeko. Hizkuntza naturalaren prozesamendua egiteko behar den ezagutza inferitzeko ere oso garrantzitsuak dira. Hala ere, corpus-mota asko daude, eta, zereginaren arabera, batzuk aproposagoak dira besteak baino. Corpus konparagarriak, adibidez, antzeko testuez osatutako bildumak dira. Dokumentuak “antzekoak” direla esateko irizpide ezberdinak badaude ere (gehiago…)
Elhuyar dictionary ingelesezko hiztegia argitaratu dugu
Astelehena, urtarrila 28th, 2008Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean, eta 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasotzen ditu. Euskararen, gaztelaniaren eta frantsesaren ondoren, euskal gizartearen ‘laugarren hizkuntza’ ingelesa dugula esan dezakegu, eta badakigu komunikazio-hizkuntza garrantzitsua dela gaur egun hainbat alorretan.
Horrenbestez, euskara-ingelesa hiztegiak ezinbesteko tresna dira, euskara eta ingelesa aurrez aurreko harremanean jarri nahi badira. Hiztegi honen bidez, Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak alor horretan dagoen aukera ugaritu eta hobetu nahi izan dute. Hiztegi hau tresna baliagarria da irakasle eta ikasleentzat, bai eta hizkuntzak lantzen edo hizkuntzekin lanean diharduten profesionalentzat ere.
Elixabete Etxeberria aritu da hiztegi honen zuzendari-lanetan, hiztegiaren diseinuaz Antton Gurrutxaga arduratu da, aholkulari eta zuzentzaile Antton Garikano eta Sarah J. Turtle izan dira, eta Irati Bereau, Aiora Jaka, eta Sahats Ugartetxea izan dira erredaktoreak.