Archive for azaroa 2nd, 2011

Pibolex: hiztegi elebidunak pibote-tekniken bitartez sortzen

Asteazkena, azaroa 2nd, 2011

XXI. mendeko gizarte eleanitz honetan, hiztegi eleanitzak baliabide garrantzitsuak dira hainbat esparrutan: irakaskuntzan, hiztegigintzan, itzulpengintzan, eta, oro har, hizkuntza-teknologiak oinarri dituzten aplikazio informatiko guztietan. Zoritxarrez, hizkuntza-bikote askotarako hiztegirik ez dago. Hizkuntza txikiek hizkuntza nagusi baterako hiztegi elebiduna besterik ez dute izaten, eta maiz ezta hori ere. Hiztegi falta hori oztopo handia da hizkuntza bateko baliabideak garatzeko. Gure proiektuaren helburua da baliabide-urritasun horri aurre egiteko aukerak ahalbidetzea, eta, horretarako, hiztegi elebidunak modu automatikoan sortzeko teknikak ikertzen dihardugu. (gehiago…)