Urriaren 17tik 18ra bitartean, itzulpen automatikoari buruzko jardunaldiak egin ziren Bartzelonan, Traducción automática: pasado, presente y futuro izenburupean. Jardunaldiak Proz.com itzulpen-webguneak antolatu zituen itzultzaileei begira —itzultzaile autonomoei begira, batik bat—, eta hizlari batzuek informazio teknikoa ere eman zuten arren, jardunaldiak ez zeuden teknikarientzat eta informatikarientzat pentsatuta.