Archive for azaroa, 2009

ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina ateratzeko doako web-zerbitzua jarri dugu sarean

Astelehena, azaroa 23rd, 2009

ItzulTerm web-zerbitzua sareratu berri dugu, itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua. Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak…

765_medium_itzulterm-pantaila

(gehiago…)

Itzulpen automatikoari buruzko jardunaldiak Bartzelonan

Osteguna, azaroa 12th, 2009

Urriaren 17tik 18ra bitartean, itzulpen automatikoari buruzko jardunaldiak egin ziren Bartzelonan, Traducción automática: pasado, presente y futuro izenburupean. Jardunaldiak Proz.com itzulpen-webguneak antolatu zituen itzultzaileei begira —itzultzaile autonomoei begira, batik bat—, eta hizlari batzuek informazio teknikoa ere eman zuten arren, jardunaldiak ez zeuden teknikarientzat eta informatikarientzat pentsatuta.

(gehiago…)

Elhuyar Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Teknopolis saioan

Asteartea, azaroa 3rd, 2009