Archive for abuztua 4th, 2009

Hizkuntzaren teknologiak eta hizkuntzaren industriak

Asteartea, abuztua 4th, 2009

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko ekaineko alean Andoni Sagarnak artikulu interesgarria idatzi du hizkuntzaren teknologiak eta hizkuntzaren industriaren inguruan. Besteak beste, hizkuntzaren prozesamenduan oinarritutako aplikazioak heldutasunera eta merkatura iristen ari direla azaltzen digu, eta horiek lantzen dituzten industria batzuk indarra hartzen ari direla.

Asko idatzi du Andoni Sagarnak hizkuntzaren industriaren eta hizkuntzaren teknologien inguruan: gai hauetan sakontzeko gomendagarria da benetan Iparrorratza bloga jarraitzea eta  Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia irakurtzea.

Hizkuntzaren industriaren erronka berriez gehiago jakiteko.

Web semantikoa, badauden eta beharko diren teknologiak

Asteartea, abuztua 4th, 2009

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko maiatzeko artikuluan, Sir Tim Berners-Leek asmatutako World Wide Webak eta haren oinarrian dagoen HTML formatuak dituzten arazoak azaldu zituen Igor Leturiak, eta azaletik azaldu zuen zer den Berners-Leek berak proposatutako konponbidea, web semantikoa, alegia.

Artikulu honetan, web semantikoaren azpian dauden teknologiak eta adibideak azaldu  ditu, eta hura egia bihurtzeko dauden arazoak ere bai.