Hamaika urte iragan dira Elhuyarrek Ikaslearen Hiztegiaren 1. argitalpena kaleratu zuenetik. Elhuyar Fundazioaren jomugetako bat euskal gizarteari euskararen normalizaziorako tresnak eta baliabideak eskaintzea izanik, ahalegin handia egin dugu hiztegiak eguneratzen eta hiztegi berriak eskaintzen. Ildo horretatik, orduko ikasle-hiztegi hura berritzea izan da Elhuyarren Hizkuntza Zerbitzuen aurtengo lanetako bat.