Batzuek dagoeneko jakingo duzuen bezala, aurreko astean ospatu zen SEPLNren (Sociedad EspaƱola para el Procesamiento del Lenguaje Natural) 24. kongresua Leganesen. Kongresu hori hizkuntza teknologien inguruan ospatzen den garrantzitsuena da estatu mailan. Aurten 66 artikulu jaso zituzten, eta horietatik 34 onartu ziren. Hiru egunetan zehar, 34 artikulu horiei dagozkien aurkezpenez gain, 9 demo eta 5 proiekturen laburpenak izan ziren ikusgai.
Archive for iraila, 2008
Elhuyar Fundazioa SEPLN 2008 biltzarrean
Osteguna, iraila 18th, 2008Elhuyar Ikaslearen Hiztegia kalean
Asteartea, iraila 9th, 2008Hamaika urte iragan dira Elhuyarrek Ikaslearen Hiztegiaren 1. argitalpena kaleratu zuenetik. Elhuyar Fundazioaren jomugetako bat euskal gizarteari euskararen normalizaziorako tresnak eta baliabideak eskaintzea izanik, ahalegin handia egin dugu hiztegiak eguneratzen eta hiztegi berriak eskaintzen. Ildo horretatik, orduko ikasle-hiztegi hura berritzea izan da Elhuyarren Hizkuntza Zerbitzuen aurtengo lanetako bat.