Posts Tagged ‘web semantikoa’

Mikroformatuak, web semantikoaren aperitifa

Asteartea, iraila 1st, 2009

Igor Leturiak aurreko bi artikuluetan azaldu digunez (1, 2), web semantikoak, hau da, esanahizko marken bidez etiketatutako eta erlazionatutako elementuz osatutako Internet berri batek aukera berri mordoa irekiko ditu, baina hura inplementatzea neketsua eta konplikatua da, eta ez da berehalakoan iritsiko.

mikroformatuak

Bitartean, ideia horren gainean gauzak egiten joan daitezkeela sinetsita, mikroformatuak sortu dituzte, egungo HTMLn oinarritutako sarean kontzeptu jakin batzuk semantikoki etiketatzeko bidea. “Mikroformatuak, web semantikoaren aperitifa” da web semantikoaren inguruan Igor Leturiak idatzitako hirugarren artikulua Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian.

Web semantikoa, badauden eta beharko diren teknologiak

Asteartea, abuztua 4th, 2009

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko maiatzeko artikuluan, Sir Tim Berners-Leek asmatutako World Wide Webak eta haren oinarrian dagoen HTML formatuak dituzten arazoak azaldu zituen Igor Leturiak, eta azaletik azaldu zuen zer den Berners-Leek berak proposatutako konponbidea, web semantikoa, alegia.

Artikulu honetan, web semantikoaren azpian dauden teknologiak eta adibideak azalduĀ  ditu, eta hura egia bihurtzeko dauden arazoak ere bai.

Web semantikoa: Interneten benetako ahala iristeko dago oraindik

Asteazkena, uztaila 1st, 2009

1990ean, Sir Tim Berners-Lee CERNeko ikertzaileak World Wide Web-a asmatu zuen, hipertestuaren kontzeptua eta Interneteko TCP/IP eta DNS protokoloak konbinatuz. Asmakizun hark gu guztion bizitza eta mundu osoa aldatu zituen. Hala ere, aldaketa hori ez da ezer izango Berners-Lee azkenaldian lantzen ari den ideia berria, web semantikoa alegia, gauzatuz gero sortuko denaren aldean.

Web semantikoaz Igor Leturiak idatzitako artikuluaren lehen zatia irakurgai duzue osorik Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkari berrituan.