Urriaren 25 eta 26an, Elhuyar I+Gko Iker Manterola Malagan izan zen, TURITEC 2012 kongresuan. Biltzar horren helburu nagusia turismoaren alorrean aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ezagutza eta esperientziak elkarbanatzea da. Horretarako, aditu eta ikerlari ezberdinek turismoaren alorrean burututako ekarpen zientifiko-teknikoak aurkezten dituzte.
Aurten aurkeztutako lanetako bat gurea izan da (Manterola et al., 2012), “Extracción automática de fichas de recursos turísticos de la web” izenburupean egindako lana, hain zuzen ere. (gehiago…)