ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.
Posts Tagged ‘ikerketa’
Berrikuntzak Zientzia eta Teknologiaren Corpusean
Ostirala, uztaila 11th, 2008Elhuyar Fundazioa LREC 2008 biltzarrean
Igandea, ekaina 1st, 2008Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.
Anhitz, euskarazko hizkuntza-teknologietan ikertzeko proiektua martxan
Osteguna, urtarrila 17th, 2008Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.
Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean. (gehiago…)