Batzuek dagoeneko jakingo duzuen bezala, aurreko astean ospatu zen SEPLNren (Sociedad EspaƱola para el Procesamiento del Lenguaje Natural) 24. kongresua Leganesen. Kongresu hori hizkuntza teknologien inguruan ospatzen den garrantzitsuena da estatu mailan. Aurten 66 artikulu jaso zituzten, eta horietatik 34 onartu ziren. Hiru egunetan zehar, 34 artikulu horiei dagozkien aurkezpenez gain, 9 demo eta 5 proiekturen laburpenak izan ziren ikusgai.
Posts Tagged ‘Hizkuntza-teknologiak’
Elhuyar Fundazioa SEPLN 2008 biltzarrean
Osteguna, iraila 18th, 2008Berrikuntzak Zientzia eta Teknologiaren Corpusean
Ostirala, uztaila 11th, 2008ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.
Elhuyar Fundazioa LREC 2008 biltzarrean
Igandea, ekaina 1st, 2008Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.
Corpeus eta Elebilaren azpian zer dagoen
Astelehena, urtarrila 28th, 2008Berriki eta oso denbora tarte txikian, bi web zerbitzu interesgarri agertu dira euskal Internetaren panoraman: CorpEus eta Elebila. Interneteko hainbat tokitan irakurritakoagatik, badirudi zerbitzuok aurkeztean ez dela ongi ulertu zertan datzan teknologia hori. Artikulu honetan argiago azaltzen saiatuko gara CorpEus eta Elebilaren azpian dagoena.
Anhitz, euskarazko hizkuntza-teknologietan ikertzeko proiektua martxan
Osteguna, urtarrila 17th, 2008Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.
Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean. (gehiago…)