Martxoaren 25etik 27ra ospatu zen Edinburgon TAUS “Translation Automation User Society” erakundeak antolatutako foroa.
TAUS itzulpen-erabiltzaileak, teknologia-hornitzaileak eta itzulpengintzako enpresak biltzen dituen elkartea da. Edinburgon antolatutako foroak kode irekiko itzukpen-plataformak aurkeztea zuen helburu eta Elekako Iñaki Irazabalbeitiak OpenTrad sistema aurkeztu zuen. Hemen duzue ikusgari OpenTrad-en aurkezpena:
Posts Tagged ‘eleka’
Opentrad sistemaren aurkezpena TAUS foroan
Igandea, abuztua 9th, 2009IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
Osteguna, maiatza 7th, 2009Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko da gaur . Aurten ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dute antolatzaileek eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira.
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuetako I+Gko eta Elekako kideok izango dira Bilkuran eta hainbat hitzaldi emango ditugu:
- Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua. Igor Leturia.(Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak). Aurkezpena ikusi.
- Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea. Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak)
- Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea. Gregorio Hernandez (Eleka)
UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean aritu dira Bilkura honen antolakuntzan. Jardunaldiaren informazio gehiago UEUren webgunean eta IEB2009ko blogean duzue.
Igor Leturia AnHitz proiektuaren aurkezpenean: