Archive for the ‘Hizkuntza-zerbitzuak’ Category

Elhuyar Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa Teknopolis saioan

Asteartea, azaroa 3rd, 2009

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, kalean

Asteazkena, urria 28th, 2009

Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa kalean da. Urte luzez aritu dira lanean Euskal Herriko 200 aditu baino gehiago proiektu honetan, Antton Gurrutxagaren zuzendaritzapean. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin argitaratu dugu, Euskadiko Kutxaren babesari esker, eta une honetan merkatuan dagoen mota honetako hiztegi bakarra da. Bihar, osteguna,  aurkezpen-ekitaldia izango da Chillida-Leku museoan.

(gehiago…)

“Arte” eta “-raino” eztabaidagai

Ostirala, urria 23rd, 2009

Zein forma da zuen ustez argiena?

a) hamasei eta hirurogeita lau urte arteko biztanleakb) hamaseitik hirurogeita

b) lau urtera bitarteko biztanleak

EIZIEren 2tzul blogean Elhuyarko kide den Patxi Petrirenak idatzitako lana duzue irakurgai eta zuen iritziak emateko aukera ere baduzue bertan.

Blogaren estrainaldian Patxi Petrirenak Koloreak izeneko lana ere argitaratu zuen iazko azaroan.

Hizkuntzen Industriaren lantaldea eta Gipuzkoa Berritzen

Asteartea, urria 13th, 2009

SEPLN Kongresua, datorren astean Donostian

Ostirala, iraila 4th, 2009

Datorren astean, irailaren 7tik 10era, SEPLN erakundearen XXV. kongresua, SEPLN’09, ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian. Kongresuaren helburu nagusia Hizkuntzaren Prozesamenduan egindako azken ikerketa eta garapenak aurkeztea da, komunitate zientifikoari zein inguruko enpresei. Topaketa honek hizkuntzen ordenagailu bidezko prozesamenduak aurreratzen jarraitzea ahalbidetuko duelakoan gaude.

SEPLN

SEPLN erakundea (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) Donostian jaio zen 1984ean, EHUko ikerlari-talde baten eskutik, eta horregatik berriro dator Donostiara XXV. urtemugan. Irailaren 8tik 10era 150 parte-hartzaileek 36 aurkezpen zientifiko, 8 proiektu eta 11 produktu-demostrazio ikusi ahal izango dituzte.

Kongresu nagusiaz gain, beste hiru workshop edo tailer ere badaude kongresuaren aurretik eta ondoren: irailaren 7an SALTMIL – Information Retrieval and Information Extraction for Less Resourced Languages (IE-IR-LRL) eta 5th International workshop on Web as Corpus (WAC5) tailerrak izango dira, eta irailaren 10ean arratsaldez Uncovering Plagiarism, Authorship, and Social Software Misuse (PAN 2009) tailerra.

Kongresuaren antolakuntza lokalaz EHUko IXA Taldea arduratu da, eta WAC5 tailerraz Elhuyar Fundazioa eta  I+G+B taldea.

WAC5 workshop-aren barruan Elhuyar I+G+B  taldeko Igor Leturiak Search engine based approaches for collecting domain-specific Basque-English comparable corpora from the Internet artikulua aurkeztuko du.

SEPLN antolakuntza

Opentrad sistemaren aurkezpena TAUS foroan

Igandea, abuztua 9th, 2009

Martxoaren 25etik 27ra ospatu zen Edinburgon TAUS “Translation Automation User Society” erakundeak  antolatutako foroa.
TAUS itzulpen-erabiltzaileak, teknologia-hornitzaileak eta itzulpengintzako enpresak  biltzen dituen elkartea da. Edinburgon antolatutako foroak kode irekiko itzukpen-plataformak aurkeztea zuen helburu eta Elekako Iñaki Irazabalbeitiak OpenTrad sistema aurkeztu zuen.  Hemen duzue ikusgari OpenTrad-en aurkezpena:

Ezin entenditu! Erosi ez!

Igandea, abuztua 9th, 2009

Txosten interegarria etorri zait esku artera. Can’t Read, Won’t buy: Why Language Matters du izena eta nazioartean web bidez produktuak eta zerbitzuak saltzeko hizkuntza zein inportantea den erakusten du.

(gehiago…)

Hizkuntzaren teknologiak eta hizkuntzaren industriak

Asteartea, abuztua 4th, 2009

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko ekaineko alean Andoni Sagarnak artikulu interesgarria idatzi du hizkuntzaren teknologiak eta hizkuntzaren industriaren inguruan. Besteak beste, hizkuntzaren prozesamenduan oinarritutako aplikazioak heldutasunera eta merkatura iristen ari direla azaltzen digu, eta horiek lantzen dituzten industria batzuk indarra hartzen ari direla.

Asko idatzi du Andoni Sagarnak hizkuntzaren industriaren eta hizkuntzaren teknologien inguruan: gai hauetan sakontzeko gomendagarria da benetan Iparrorratza bloga jarraitzea eta  Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia irakurtzea.

Hizkuntzaren industriaren erronka berriez gehiago jakiteko.

Hizkuntzen industriaren erronka berriak

Osteguna, ekaina 25th, 2009

EHUko Udako XXVIII.  ikastaroen barnean Soziolingusitika Klusterrak “Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?” ikastaroa antolatu du. Ikastaro honetan Elhuyar Fundazioko Josu Waliñok hitzaldia eman zuen atzo “Hizkuntzen industriaren erronka berriak” izenburupean.

Hitzaldiko aurkezpena hemen duzue:

IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar

Osteguna, maiatza 7th, 2009

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko da gaur . Aurten ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dute antolatzaileek eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira.

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuetako I+Gko eta Elekako kideok izango dira Bilkuran eta hainbat hitzaldi emango ditugu:

UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean aritu dira Bilkura honen antolakuntzan. Jardunaldiaren informazio gehiago UEUren webgunean eta IEB2009ko blogean duzue.

Igor Leturia AnHitz proiektuaren aurkezpenean: