SEPLN - Elhuyar I+G

Elhuyar I+G

Hizkuntza-teknologietan ikertuz

Browsing Posts tagged SEPLN

Irailaren lehen astean (5-7) SEPLNren (Sociedad Española del Procesamiento del Lenguage Natural) urteroko biltzarra ospatu zen Castelló de la Planan. Azken bi urtetan bertaratzerik izan ez badugu ere, aurten arrazoi polita genuen SEPLNren biltzarrera hurbiltzeko. Izan ere, biltzarrarekin batera antolatu den TASS txapelketako sistema irabazlea gurea izan da. Txapelketan proposatutako erronka ez zen makala: gaztelaniazko tuiten polaritatea sailkatzea (positibotasuna, negatibotasuna edo neutraltasuna).

continue reading…

Datorren astean, irailaren 7tik 10era, SEPLN erakundearen XXV. kongresua, SEPLN’09, ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian. Kongresuaren helburu nagusia Hizkuntzaren Prozesamenduan egindako azken ikerketa eta garapenak aurkeztea da, komunitate zientifikoari zein inguruko enpresei. Topaketa honek hizkuntzen ordenagailu bidezko prozesamenduak aurreratzen jarraitzea ahalbidetuko duelakoan gaude.

SEPLN

SEPLN erakundea (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) Donostian jaio zen 1984ean, EHUko ikerlari-talde baten eskutik, eta horregatik berriro dator Donostiara XXV. urtemugan. Irailaren 8tik 10era 150 parte-hartzaileek 36 aurkezpen zientifiko, 8 proiektu eta 11 produktu-demostrazio ikusi ahal izango dituzte.

Kongresu nagusiaz gain, beste hiru workshop edo tailer ere badaude kongresuaren aurretik eta ondoren: irailaren 7an SALTMIL – Information Retrieval and Information Extraction for Less Resourced Languages (IE-IR-LRL) eta 5th International workshop on Web as Corpus (WAC5) tailerrak izango dira, eta irailaren 10ean arratsaldez Uncovering Plagiarism, Authorship, and Social Software Misuse (PAN 2009) tailerra.

Kongresuaren antolakuntza lokalaz EHUko IXA Taldea arduratu da, eta WAC5 tailerraz Elhuyar Fundazioa eta  I+G+B taldea.

WAC5 workshop-aren barruan Elhuyar I+G+B  taldeko Igor Leturiak Search engine based approaches for collecting domain-specific Basque-English comparable corpora from the Internet artikulua aurkeztuko du.

SEPLN antolakuntza

Powered by WordPress Web Design by SRS Solutions © 2018 Elhuyar I+G Design by SRS Solutions