Koperniko zientzialariari buruzko infotaula

Irudia: Koperniko zientzialariari buruzko infotaula

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza eta Teknologiako I+G sailean Galdetu Wikipedia izeneko webgunea kaleratu dugu (http://galdetuwikipedia.elhuyar.org/galdetu_wikipedia). Bertan euskarazko informazio egituratua kontsultatzeko galdera-erantzun sistema bat aurkezten da.

Galdera-erantzun sistema honek eskuragarri duen informazio egituratua RDF ezagutza-base bat da. Erabiltzaileek aukera dute hizkuntza naturalean idatzitako galderak burutzeko eta sistema erantzun zehatza ematen saiatzen da. Adibidez, “Non jaio zen Ruper Ordorika?” galdera egin eta sistemak “Oñati” erantzungo du.

Zehazki Wikipediako artikuluen infotauletako informaziotik erauzitako RDF sarea kontsultatzen du galdera-erantzun sistema honek. Honetarako, lehendabizi erabiltzaileek hizkuntza naturalean idatzi dituzten galderak SPARQL lengoaiara itzultzen ditu sistemak, ondoren, aipatutako RDF sarearen gainean erantzuna bilatu ahal izateko.

continue reading…