Itzulpena oso prozesu konplexua da. Hizkuntza ez da pentsatzen dugun bezain erregularra, eta askotan testuinguruak adierazitako ñabardura txikiak baliatu behar ditugu hizkuntzaren kasu anbiguoak behar bezala interpretatzeko. Hori dela eta, oso zaila da itzulpen-prozesu hori mekanizatzea eta automatikoki burutzea. Konplexutasun hori are nabarmenagoa da domeinu batzuetan (literatura, poesia,…), non hizkuntzaren malgutasunari etekin handiena ateratzen zaion. Hortaz, itzulpen automatikoak (hemendik aurrera MT) domeinu itxietan jarri behar du arreta, epe motzean behintzat, baldin eta ingurune profesional baterako emaitza onargarriak lortu nahi baditugu. Domeinu itxietan irregulartasunak urriagoak dira, eta, beraz, automatizatze-prozesua errazagoa da. Artikulu honetan gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: Lagungarriak dira egungo MT sistemak horrelako domeinu itxietan itzultzaile profesionalentzako?