Elhuyar I+G bloga

Hizkuntza-teknologietan ikertuz

Browsing Posts tagged biltzarrak

Bere bi urteroko zitari hutsik egin gabe, aurten ere UEUk antolatu ohi duen Informatikari euskaldunen bilkura (IEB 2013) ospatu da Maiatzaren 8an Donostian. Ekitaldi honek, informatikaren munduan agertzen diren ekarpen eta fenomeno berriak komunitate euskaldunen ikuspuntutik aztertzea izan du helburu 1996. urtean lehen aldiz ospatu zenetik. Ordutik hona bi urtean behin informatikaren munduan gaurkotasun handiena izan duten gaiak landu dira bertan, beti ere euskararen presentzia azpimarratuz. Aurtengoan gai nagusitzat telefonia aukeratu da, azken aldian telefonoek Internetekin eta informatikarekin hartu duten olatua harrapatu nahian. Elhuyarreko hainbat lankide ere bertan izan ginen; alde batetik, gure ezagutzak bilkurara gerturatu zirenekin elkarbanatzeko, baina, batez ere, informatikaren alorrean puri-purian dagoen telefoniaren gaiaz gehiago jakiteko.

continue reading…

Aurten, aste santuarekin bat etorriz (Martxoak 24-30), CICLing (International Conference on Intelligent Text Processing and Computational Linguistics) kongresuaren 14. edizioa ospatu da,  Pitagoras, Aristarko edo Epikuroren jaioterri den Samos irla greziarrean. Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicente bertan izan gara Elhuyar Fundazioko I+G unitatearen ikerketen emaitzak aurkezten. CICLing hizkuntza naturalaren prozesamenduaren alorrean kongresu garrantzitsua da, eta bertan publikatzea ez da lan erraza, eta horren erakusle da hurrengo estatistika: aurten bidalitako artikuluen %24,6 besterik ez da onartu. continue reading…

Urriaren 25 eta 26an, Elhuyar I+Gko Iker Manterola Malagan izan zen, TURITEC 2012 kongresuan. Biltzar horren helburu nagusia turismoaren alorrean aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) ezagutza eta esperientziak elkarbanatzea da. Horretarako, aditu eta ikerlari ezberdinek turismoaren alorrean burututako ekarpen zientifiko-teknikoak aurkezten dituzte.

Aurten aurkeztutako lanetako bat gurea izan da (Manterola et al., 2012), “Extracción automática de fichas de recursos turísticos de la web” izenburupean egindako lana, hain zuzen ere. continue reading…

Irailaren lehen astean (5-7) SEPLNren (Sociedad Española del Procesamiento del Lenguage Natural) urteroko biltzarra ospatu zen Castelló de la Planan. Azken bi urtetan bertaratzerik izan ez badugu ere, aurten arrazoi polita genuen SEPLNren biltzarrera hurbiltzeko. Izan ere, biltzarrarekin batera antolatu den TASS txapelketako sistema irabazlea gurea izan da. Txapelketan proposatutako erronka ez zen makala: gaztelaniazko tuiten polaritatea sailkatzea (positibotasuna, negatibotasuna edo neutraltasuna).

continue reading…

Maiatzaren 21etik 27ra, LREC 2012 biltzarraren 8. edizioa izan zen Istanbulen. Biltzar hori bi urtez behin egiten da, eta azken aldian garatutako tresna eta baliabideak ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, hizkuntza-teknologien inguruan dauden Europako proiektuen berri izateko bilkura ezin hobea da.

Mezkita urdina, Istanbul.

Mezkita urdina

continue reading…

ECIRen aurtengo edizioa apirilaren hasieran egin da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. ECIR Informazioen Berreskurapenaren (IR) inguruko ikerketen emaitzak aurkezteko Europako biltzarrik garrantzitsuena da. Hortaz, urtean egindako lan esanguratsuen berri izateko foro ezin hobea dugu. Azkeneko urteetan bezala, aurten ere Elhuyar I+G taldea bertan izan da. Oraingoan ez dugu ezer aurkeztu: ideia berriak hartu eta harremanak egitea izan dugu helburu.
continue reading…

Datorren astean, irailaren 7tik 10era, SEPLN erakundearen XXV. kongresua, SEPLN’09, ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian. Kongresuaren helburu nagusia Hizkuntzaren Prozesamenduan egindako azken ikerketa eta garapenak aurkeztea da, komunitate zientifikoari zein inguruko enpresei. Topaketa honek hizkuntzen ordenagailu bidezko prozesamenduak aurreratzen jarraitzea ahalbidetuko duelakoan gaude.

SEPLN

SEPLN erakundea (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) Donostian jaio zen 1984ean, EHUko ikerlari-talde baten eskutik, eta horregatik berriro dator Donostiara XXV. urtemugan. Irailaren 8tik 10era 150 parte-hartzaileek 36 aurkezpen zientifiko, 8 proiektu eta 11 produktu-demostrazio ikusi ahal izango dituzte.

Kongresu nagusiaz gain, beste hiru workshop edo tailer ere badaude kongresuaren aurretik eta ondoren: irailaren 7an SALTMIL – Information Retrieval and Information Extraction for Less Resourced Languages (IE-IR-LRL) eta 5th International workshop on Web as Corpus (WAC5) tailerrak izango dira, eta irailaren 10ean arratsaldez Uncovering Plagiarism, Authorship, and Social Software Misuse (PAN 2009) tailerra.

Kongresuaren antolakuntza lokalaz EHUko IXA Taldea arduratu da, eta WAC5 tailerraz Elhuyar Fundazioa eta  I+G+B taldea.

WAC5 workshop-aren barruan Elhuyar I+G+B  taldeko Igor Leturiak Search engine based approaches for collecting domain-specific Basque-English comparable corpora from the Internet artikulua aurkeztuko du.

SEPLN antolakuntza

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko da gaur . Aurten ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dute antolatzaileek eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira.

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuetako I+Gko eta Elekako kideok izango dira Bilkuran eta hainbat hitzaldi emango ditugu:

UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean aritu dira Bilkura honen antolakuntzan. Jardunaldiaren informazio gehiago UEUren webgunean eta IEB2009ko blogean duzue.

Igor Leturia AnHitz proiektuaren aurkezpenean:

Batzuek dagoeneko jakingo duzuen bezala, aurreko astean ospatu zen SEPLNren (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) 24. kongresua Leganesen. Kongresu hori hizkuntza teknologien inguruan ospatzen den garrantzitsuena da estatu mailan. Aurten 66 artikulu jaso zituzten, eta horietatik 34 onartu ziren. Hiru egunetan zehar, 34 artikulu horiei dagozkien aurkezpenez gain, 9 demo eta 5 proiekturen laburpenak izan ziren ikusgai.

continue reading…

Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.

continue reading…

Powered by WordPress Web Design by SRS Solutions © 2018 Elhuyar I+G bloga Design by SRS Solutions