- Joan den astean Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz-ek, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak, aplikazio onenaren saria irabazi zuen.
-
AnhHtz zientzia aditu birtualaren erreportajea Argia.com-en
Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko da gaur . Aurten ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dute antolatzaileek eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira.
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuetako I+Gko eta Elekako kideok izango dira Bilkuran eta hainbat hitzaldi emango ditugu:
UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean aritu dira Bilkura honen antolakuntzan. Jardunaldiaren informazio gehiago UEUren webgunean eta IEB2009ko blogean duzue.
Igor Leturia AnHitz proiektuaren aurkezpenean:
Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.
Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean. continue reading…