Elhuyar I+G

Hizkuntza-teknologietan ikertuz

AnhHtz zientzia aditu birtualaren erreportajea Argia.com-en

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko da gaur . Aurten ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dute antolatzaileek eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dira.

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuetako I+Gko eta Elekako kideok izango dira Bilkuran eta hainbat hitzaldi emango ditugu:

UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean aritu dira Bilkura honen antolakuntzan. Jardunaldiaren informazio gehiago UEUren webgunean eta IEB2009ko blogean duzue.

Igor Leturia AnHitz proiektuaren aurkezpenean:

AnHitz zientzia aditu birtuala Teknopolis saioan


Artikulu honetan itzulpen automatikoaren laudorioa egiteko asmoa du Iñaki Irazabalbeitiak, garbi utzita itzulpen automatikoaren erabilgarritasuna lortu nahi den helburuaren araberakoa dela. Kasu batzuetan oso erabilgarria izango da; are gehiago ezinbestekoa. Beste batzuetan, aitzitik zentzurik ez luke izango. Zenbaitzuk dituzten aurreiritziak uxatu nahi ditu; itzulpen automatikoaren oximorontasuna erabileran legoke, ez izaeran.

Itzulpen automatikoa, oximorona ote? (Senez aldizkaria, 2008ko urrian)

Batzuek dagoeneko jakingo duzuen bezala, aurreko astean ospatu zen SEPLNren (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) 24. kongresua Leganesen. Kongresu hori hizkuntza teknologien inguruan ospatzen den garrantzitsuena da estatu mailan. Aurten 66 artikulu jaso zituzten, eta horietatik 34 onartu ziren. Hiru egunetan zehar, 34 artikulu horiei dagozkien aurkezpenez gain, 9 demo eta 5 proiekturen laburpenak izan ziren ikusgai.

continue reading…

ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.

continue reading…

Elhuyar Fundazioko I+G+Bko lantaldea hizkuntza-teknologien LREC 2008 biltzarrean izan da, Marrakechen. Hizkuntza-teknologietako azken joerak ezagutu, eta Elhuyarren I+G+Bren azken ikerketa-proiektuak nazioartean ezagutarazi ditugu.

continue reading…

Berriki eta oso denbora tarte txikian, bi web zerbitzu interesgarri agertu dira euskal Internetaren panoraman: CorpEus eta Elebila. Interneteko hainbat tokitan irakurritakoagatik, badirudi zerbitzuok aurkeztean ez dela ongi ulertu zertan datzan teknologia hori. Artikulu honetan argiago azaltzen saiatuko gara CorpEus eta Elebilaren azpian dagoena.

continue reading…

Martxan da dagoeneko Anhitz proiektua. Euskarazko hizkuntza-teknologietan ikerketa eta garapena sustatzeko asmoz jaio den ikerketa-proiektu estrategikoa da, eta bost partzuer elkartu dira xede horretarako, Elhuyar Fundazioa tarteko.

Jakintza eta Informazioaren Gizartean, gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak. Eta hizkuntza-teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean. continue reading…

Powered by WordPress Web Design by SRS Solutions © 2018 Elhuyar I+G Design by SRS Solutions