AnHitz proiektua, Polonian saritua

Joan den astean Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz-ek, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak, aplikazio onenaren saria irabazi zuen.
 
 anhitz

 AnHitz proiektua hizkuntza-, ahots- eta ikus- teknologien inguruko ikerketa estrategikoko proiektua da. 2006-2008 urteen artean VICOMTech, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea, Aholab Taldea eta Robotiker arlo horietan ikertzen aritu dira. Proiektuaren amaieran demostrazioko aplikazio bat muntatu zuten, AnHitz izenekoa hau ere, teknologia ezberdin horien integrazioaren ahalmenen erakusle.
 
AnHitz 3D avatar emoziodun bat da, euskaraz hitz egiten duena eta euskaraz ulertzeko gai dena, eta zientzia eta teknologian aditua. Gai horien inguruko galderak erantzun ditzake, edo gai horietako termino bilaketa eleanitza egin eta emaitzak automatikoki euskarara itzuli.
Urriaren 12tik 14ra Poloniako Mrągowo herrian IMCSIT multikonferentzia egin da, herrialde horretako IKTen inguruko kongresu nagusia, eta horren barruan egin da hizkuntza-teknologiei buruzko CLA’09 nazioarteko workshop-a. Bertan 15 aplikazio erakutsi ziren; tartean AnHitz aurkeztu zuen Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak. Eta AnHitz-ek bi sari eraman zituen: informazio-bilaketako aplikaziorik onena eta workshop guztiko aplikaziorik onena.
 
Informazio gehiago:
 

Tags: , , ,

2 Responses to “AnHitz proiektua, Polonian saritua”

  1. [...] Hizkuntza Zerbitzuak » AnHitz proiektua, Polonian saritua komunitatea.elhuyar.org/hizkuntza/2009/10/22/anhitz-proiektua-polonian-saritua – view page – cached * Ez dago sarrerarik Hizkuntza Zerbitzuak azken 30 egunetan. * Ez dago sarrerarik — From the page [...]

  2. [...] harira bi esteka:Euskadi Irratiko Amaraunean saioan elkarrizketa egin diote Igor Leturiari.Elhuyar-eko Hizkuntza-Zerbitzuetako Hizkuntza-teknologiak. Poloniako argazki eta guzti.Bestalde, aurretik ere zenbait komunikabidetan  izan da Anhitz-en [...]