Igor Leturiak aurreko bi artikuluetan azaldu digunez (1, 2), web semantikoak, hau da, esanahizko marken bidez etiketatutako eta erlazionatutako elementuz osatutako Internet berri batek aukera berri mordoa irekiko ditu, baina hura inplementatzea neketsua eta konplikatua da, eta ez da berehalakoan iritsiko.
Bitartean, ideia horren gainean gauzak egiten joan daitezkeela sinetsita, mikroformatuak sortu dituzte, egungo HTMLn oinarritutako sarean kontzeptu jakin batzuk semantikoki etiketatzeko bidea. “Mikroformatuak, web semantikoaren aperitifa” da web semantikoaren inguruan Igor Leturiak idatzitako hirugarren artikulua Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian.
- Web semantikoa, badauden eta beharko diren teknologiak
- Web semantikoa: Interneten benetako ahala iristeko dago oraindik
Tags: mikroformatuak, web semantikoa