Txosten interegarria etorri zait esku artera. Can’t Read, Won’t buy: Why Language Matters du izena eta nazioartean web bidez produktuak eta zerbitzuak saltzeko hizkuntza zein inportantea den erakusten du.
Common Sense Advisory, Inc. aholkularitza-enpresak web bidez produktuak eta zerbitzuak erosten dituztenek eskaintzaren hizkuntzari buruz zuten jarrera aztertu zuten 2006ko udan. Hiru kontinenteetako eta 8 estatuetako 2.400etik gora erosle galdekatu zituzten. Estatuak hauek izan ziren: Alemania, Brasil, Errusia, Espainia, Frantzia, Japonia, Turkia eta Txina. Txostenak informazioa ingelesez soilik eskaintzen duten webguenekiko erosleen jarrerak hartzen ditu kontuan.
Txostenak hainbat ondorio argigarri ditu:
- Jende gehienak nahiago du bere hizkuntzan erosi. Hau ez da harritzekoa. Jarrera hori Frantzian eta Txinan areagotu egiten da. Jakina ingeles maila txikia dutenen artean norberaren hizkuntzarekiko atxikimenduan areagotu egiten da.
- Erosketa inportanteak edo baliotsuak egiteko unean gehien-gehienek %85,3k, bere hizkuntzan jaso nahi dute produktu edo zerbitzuari buruzko informazioa.
- Bertako hizkuntza erabiltzea baina haratago joan behar da, eskaintza itzuli eta lokalizatu behar da: kreditu-txartelak, moneta, …
- Erosleak ontzat jotzen ditu itzulpen erdipurdikoak bere hizkuntzan informaziorik ez izatea baino. Alegia, itzulpen automatikoak eman dezakeena nahikoa zaie. Elkarrizketatutakoen erdiak baino gehiagok jo izan du itzulpen automatikoa egiten duten sareko baliabideetara saltzailearen weborria bere hizkuntzan jartzeko.
Beraz, ingelesa mundu modernoko lingua franca izanik ere eta gero eta jende gehiagok neurri batean edo bestean menperatzen duen arren, munduan ibitzeko eta, are gehiago, saltzeko norberari bere hizkuntzan egitea baino eraginkorragorik ez dago: euskaldunoi euskaraz, alemaniarrei alemanez edo poloniarrei polonieraz. Gure herrian nazioarteratzen ari diren enpresetan ibiltzea fortunatzen ari zait atzen bi urte hauetan lan-kontuak medio. Topatu izan ditut batzuk planta eraikitzen edo produktua saltzen ari diren herriko hizkuntzarekiko duten sentikortasuna txirla batenaren parekoa dutenak: ingelesa nahikoa!
Ba ez dirudi!
Iñaki Irazabalbeitia (Eleka Ingenieritza Lingusitikoa). Sustatu.com ( 2008-04-30)
Tags: Hizkuntza-zerbitzuak, hizkuntzen industria, Itzulpengintza, lokalizazioak
[...] (more…) Atalak:Albisteak Etiketak:Albisteak, berria Iruzkinak (0) Iruzkin bat egin [...]